XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iruinea Karlos IIk, Nafarroako erregeak san Agustin komentua eraiki zuen Iruinean 1355 urtean.

Kaztelako probintziako komentuen artean domus maior bezala hartua zegoen.

Iruineko komentuak hezkuntza eta kultura lanetan ihardun zuen, nobiziadu eta estudio-toki bilakatzen zelarik.

Gizon ospetsurik igaro zen bertatik: Garcia de Eugi, Agustin Cruzat, Pedro Manrique eta Gabriel Goldaraz.

Garcia de Eugi, fedez eta jakintzaz betea, Baionako apezpiku eta Nafarroako erregeen historiagile izan zen.

Agustin Cruzat, familia ezagunekoa, Errege katolikoek eta Karlos Vk oso estimatua, hauen ordezkari izan zen Iruineko agintarien aurrean.

Pedro Manrique 1574 eta 1592 artean komentuko nagusi izan ondoren, Tortosako eta Zaragozako apezpiku izan zen.

Eta azkenik fray Gabriel Goldaraz: honezaz esaera bat izan behar zuen Nafarroan: Iruinean hiru zirela erreinuan agintzen zutenak: san Fermin, erretordea eta Goldaraz.

Hain estimatua omen zen Nafarroan.

Martinena historiagileak dioenez, oraingo eliza, oso ongi kontserbatua, 1530 eta 1550 artean egina da.

Joan Alvarez Mendizabalen legeak komentua ustu zuen 1838 urtean.

Iruinea Iruinetik iparraldera, Arga hibai ondoan, san Franziskok, san Pedrori eskainia zegoen ermita txiki batean komunitate bat ezarri zuen.

Frantziskoren komentua 1245ean Argatik Taconerara, san Lorentzo ondora, Iruinera lekuz aldatu zen.

Pedro Jimenez de Gozalaz gotzaiak Baranaindik hurbil zegoen santa Maria de Acella komentuko serorek orain hutsik zegoen Ribako San Pedrora joateko agindu zien.